Sala de Prensa
21/02/2014
Iñigo Urkullu lehendakariaren adierazpena
Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak gaur iragarritakoaren harira, Eusko Jaurlaritzak emandako pausoa aintzakotzat hartzen du.
Pauso txikia da, ez nahikoa, baina lehena, ezinbesteko armagabetze osoa burutzeko.
ETA armagabetze horrekin hasi da, bere aldetik eta baldintzarik gabe.
Eusko Jaurlaritzak uste du fidagarria eta ziurra dela ETAren erabateko eta atzera ezineko armagabetzea lortzeko Egiaztatze Batzordearen bitartekotza. Horrela bada, Batzordearen lanari bere babesa eman nahi dio.
Etapa hau etorkizun hurbila eta atzera ezina izango duen ibilbidea da: ETA erabat eta oso-osorik armagabetzea.
ETAren desegitearen ibilbide horretan mugarri garrantzitsu bat dago: indarkeriaren ondorioz sortutako kaltea onartzea, eragindako min bidegabea.
Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du oinarri horietan. Nazioarteko Egiaztatze Batzordeari laguntzen jarraituko du eta hurrengo pausuak kudeatzen lagundu eta babesa emango dio.
Destacados...
Congreso
21/11/2024
Congreso
20/11/2024
Congreso
19/11/2024
Congreso
12/11/2024
Congreso
04/11/2024
Noticias más vistas...
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
24/06/2023
EBB
10/11/2023