Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Sala de Prensa

25/07/2012

Erkorekak ohartarazi du ahalegin guztiak egin behar direla erreskatea saihesteko, ondorio oso ezkorrak izango lituzkeelako

Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan Josu Erkorekak esan du erreskatea ekiditeko "ahalegin guztiak" egin behar direla "ondorio oso ezkorrak izango lituzkeelako". “Inorri ez zaio komeni erreskate hori gertatzea, gertatu daitekeen gauzarik txarrena erreskatea da", zioen. “Espainiako ekonomiarentzat ez ezik, euskal ekonomiarentzat eta Kontzertu ekonomikoan oinarritutako euskal erakundeetzat ere ondorio ezkorrak izango lituzke”, gaineratu du.

rss Ezagutzera eman
  • Erkoreka Bizkaia Irratian: "Ahalegin guztiak egin behar dira erreskatea saihesteko"
    25/07/2012

    DESCARGAR ARCHIVO

"Erreskatea ekiditeko ahalegin guztiak egin behar dira ondorio oso ezkorrak izango lituzkeelako", ohartarazi du Josu Erkorekak, EAJ-PNV Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak. “Inorri ez zaio komeni erreskate hori gertatzea, gertatu daitekeen gauzarik txarrena erreskatea da", zioen. “Espainiako ekonomiarentzat ez ezik, euskal ekonomiarentzat eta Kontzertu ekonomikoan oinarritutako euskal erakundeetzat ere ondorio ezkorrak izango lituzke”, gaineratu du.

Bizkai Irratiari eskainitako elkarrizketan salatu du, Espainiako gobernuaren esana ez dela batere fidagarria, erreskatea izango dela ukatzen badu ere, orain arte ukatutako guztia gertatu delako.

EAJ-PNV Euskal Taldearen bozeramaileak adierazi du Espainiako Gobernuak etxeko lan asko dauzkala egiteko, baita Europar Batasunak ere. Batetik jarrera aktiboagoa eskatu dio eskatu dio Rajoyren gobernuari. Erkorekak uste du Europatik datozen aginduak bete besterik ez duela egiten Rajoy-k eta hori ez dela irtenbide eraginkorra.

Era berean Josu Erkorekaren esanetan arazorik handiena Europan dago. Europar Batasunak mezu tinko bat jaurti behar duela deritzo, “merkatuei helarazteko ez dagoela prest beraien menpe jartzeko, ez Europaren proiektua ezta Euroarena ere”. Azaldu du gainera, egungo arazoen azalpena Euroaren babesik eza dela, “munduan Euroa da babes publikorik ez duen moneta bakarra, umezurtza da”.  Beraz Erkorekak deialdi bat egin du Europak apustu bat egin dezan Euroa babesteko. “Baditu baliabideak horretarako, baina ez du aurrera pausurik ematen”, eta ondorioztatu du “Europaren arazoa politikoa dela, Estatu batzuk eta besteek euren interes elektoralak jartzen dituztelako aurretik”.  Europa ekonomikoki indartsua dela deritzo Erkorekak, baina egungo egoerari aurre egiteko hartu beharreko erabaki politikoak ez direla hartzen.

Erkorekak ohartarazi du erreskateak arriskuan jarriko lukeela Espainiako gobernuaren jardun politikoa, eta jardun tekniko hutsa bilakatuko litzatekeela, Europako erakundeetako ikuskarien eskuetan jarriko litzakeelako. “Erabaki guztiak arrazoi kontableen arabera hartuko lirateke, eta ez irizpide politikoen arabera”, esan du. Zentzu honetan gaineratu du, “Kontzertu Ekonomikoa bezelako berezitasun bat ulertezina izan daitekeela irizpide kontable hutsarekin jokatzen duen Europako ikuskari batentzat”, eta berau bertan behera geratzeko arriskuaz ohartarazi du.

Mariano Rajoy ezartzen ari den murrizketen aurrean, Erkorekak dio Patxi Lopezek aitzakia moduan soilik darabiltzala Auzitegi Konstituzionalean aurkeztuko dituen errekurtsoak, errekurtso horiek ez dutelako ahalbidetzen murrizketa horiek ez ezartzea. Aldiz, txalotu egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrera, esan baitu ez duela jarrera aktiborik erakutsiko murrizketa horiek Bizkaian ezar daitezen. Era berean, esan du baina, Estatuak bere eskura dituen tresna guztiak erabiliko dituela presioa egin eta administrazio guztietan murrizketak ezarri daitezen.

Euskal Autonomia Erkidegoa erreskatatua izango den ala ez galdetuta, Erkorekak ez du uste halakorik gertatuko denik, Kontzertu Ekonomikoari eta euskal ekonomiaren oinarri onei esker.

Nuestro Grupo Parlamentario